Lankide:Soziologoak/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Demokrazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demokraziaren neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideek herrialdeen kalitate demokratikoa ezartzeko gehien erreproduzitu duten adierazleetako bat The Economist Intelligence Unit (EIU) kalkulatzen duen Demokrazia Indizea (ID) da 2006az geroztik. Indize honekin demokrazien egoera sailkatu nahi da. kontinente guztietako herrialdeetan. Adierazle multzo batetik abiatuta, herrialdeak demokraziaren lau "kalitate "ren arabera sailkatzen dira.

IDak lau kategoria hartzen ditu kontuan demokraziak sailkatzeko:

1)hauteskunde prozesua eta pluraltasuna, hauteskundeak antolatzeko askatasuna, lehia politikoa eta askatasun politikoarekin lotutako beste gai batzuk biltzen dituena.

2) partaidetza politikoa, herrialde bakoitzean parte-hartze maila neurtzen duena, herritarrek eztabaida publikoan parte hartzeko predisposizioa kontuan hartuta, alderdi edo mugimendu politikoetan parte hartzeko eta hauteslekuetara aldiro joateko.

3) kultura politikoa da gizarteak hauteskunde-jokoaren arauak zenbateraino bete dituzten eta, beraz, gai direla hauteskundeetako emaitzekin behar bezala aurre egiteko.

4) askatasun zibilak eta oinarrizko giza eskubideak, herrialde bakoitzak gutxiengoen giza eskubideak eta eskubideak bermatzeko duen ahalmena aipatzen du, baita gurtze, batzar eta elkartze askatasuna eta abar ere, nagusitzen den borondatea da.

Munduko maparen demokrazia indizea


Horrela, IDak herrialdeak 4 demokrazia mailatan sailkatzen ditu:

a) Demokrazia osoak (full democracy), kultura politiko sendoa duten herrialdeak biltzen dituena, eskubide eta askatasun zibil eta politikoak guztiz bermatzeaz gain. Horretaz gain, demokrazia osoa duten herrialdeetan komunikabideak pluralak eta anitzak dira, eskumenen arteko kontrol eta oreka sistema eraginkorra dago, eta Gobernuaren funtzionamendua egokia da. Demokrazia funtzionatzeko arazoak oso mugatuak dira demokrazia kategoria horretako herrialdeetan

b) Demokrazia inperfektuak (flawed democracy), hauteskunde bidezko eta askeak dituzten herrialdeetan, non oinarrizko askatasun politiko eta zibilak ere errespetatzen diren, baina kultura politikoaren garapen nahikoa ez dutenek, parte-hartze maila baxuak eta gaur egungo gobernantza arazoak dituztenak.

c) Erregimen hibridoak (hybrid democracy), hauteskundeen emaitzak fidagarriak ez direnak izango lirateke. Gobernuek, oro har, oposizioko alderdien edo hautagaien gaineko presioa egiten dute eta gobernuaren kultura, partaidetza eta funtzionamenduaren intentsitate baxua aurreko kategorian baino nabarmenagoa da. Erregimen hauetan ustelkeria oso zabalduta dago eta legearen estatua ahula da. Ez dago estatu botereen oreka eta zatiketa, eta komunikabideen lana botere faktikoen presioek baldintzatzen dute.

d) Erregimen autoritarioak (authoritarian regime)diktaduraren antza dutenak dira. [1]

Gobernu demokratiko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demokrazia kontzeptua bakarra izan arren, hainbat era daude estatu bat antolatzeko. Herrialde bakoitzeko demokrazia aukeratzen da herrialdearen gizarte, erlijio edo etniaren arabera, baina demokraziaren sorreratik  bi mota garrantzitsuenak izan dira demokrazia banatzen duena: zuzena eta zeharkakoa.

Zuzeneko demokrazia edo demokrazia purua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena esaten duen moduan, demokrazia esentzia garbienari deritzo. Ez da existitzen herriaren ordezkari edo bozeramailerik, boterea herriaren eskuetan egongo da eta erabakiak batzar eta erreferendumen bitartez emango dira. Historian zehar, gaur egun arte emandako demokrazirik desiratuena izan da. Gaur egun adibiderik garbiena Suiza izango litzateke. [2]

Zeharkako demokrazia munduan

Zeharkako edo ordezkaritzarako demokrazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria aldiro estutuko hainbat kargu aukeratzen ditu (lehendakari, alkate, delegatuak, diputatuak, senatua) estatuak antolatutako hauteskundeen bitartez ordezkariak aukeratzen ditu, gobernua eramateko eta erabaki politikoetan parte hartzeko. Herritar guztiak kandidatuak izan daitezke hainbat jarraibide batzuk betetzen badira, hau da, pertsona guztiak eskubidea daukate hautatzera eta hautatuak izatera. Gaur egungo herrialde gehienetan ematen den demokrazia mota da. [2]

Demokrazia presidentziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeharkako demokrazia mota bat da. Konstituzioa boterea banaketa bat ematen du, botere betearazlea, legegilea, judiziala eta estatuko buruaren artean. Hala ere, Herritarrak herriko ordezkaria aukeratzeko aukera daukate. Gaur egun Estatu Batuak sistema presidentzialaren adibidea da.  [3]

Demokrazia parlamentarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeharkako demokrazia mota bat da eta demokrazia presidentzialarekin konparatuz, sistema parlamentarioa bideratuta dago parlamentuaz eta lehenengo ministroengatik. Alde batetik, estatuko burua, monarka moduko bat izanez estatuko gaiak beteko ditu eta beste aldetik, parlamentua botere legegilea izango du. Gaur egun Kanadako potentzia ezagutzen dugu sistema parlamentario daukana. [3]

Erdi zuzeneko demokrazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko eta zeharkako demokrazien nahasketa bat da, non ordezkariak gobernuko buruak izaten jarraituko litzateke, baina herria prozesu legegilean erabakitzeko parte hartze zuzena izango lituzte, gai publikoetan eta kargugabetze zerbitzu publikoetatik. Erabaki hauek ematen dira, erreferendum, plebiszitu, herri-ekimenen… Bitartez. [4]

Demokrazia likidoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demokrazia zuzena bezalakoa da baina herritarrak aukera daukate parlamentuan emandako erabaki bakoitza internetetik botatzea eta beste ideiak proposatzea, gainera ez da beharrezkoa lau urte pasatzea ordezkariz aldatzeko.

Herritar demokrazia munduan

Herritar demokrazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deritzo herri bat inperialismo edo kolonialismotik independizatzea lortu dena. Erregimen politiko honek estatu sozialisten ildotik doa. Sistema honek, sobietar batasuna burutua, hegemonia sortzen, enpresak nazionalizatzen ditu eta globalizazioari aurre egiten dio. [5]




Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hong Kongko herritarrak demokrazia eskatzen

Demokrazia, zenbait aspekturen garapenean izan du eragina politikoki, nahiz sozialki, baina batez ere, ekonomiaren garapenenan zenbait komentarista aipatu izan duten bezala. [6]

Azken mendearen azken laurdenari, “ demokraziaren hirugarren olatua “ deitu izan dio Huntington. [7]

Hegoladeko Europako herrialdeen erregimen autoritarioen sarrera, Amerika Latina-ren diktadura militarren amaiera, eta bloke sobietikoaren amaierak, demokrazia kopuruaren areagotzea munduan ekarri du. Baina horrek ez du esan nahi herrialde guztien demokrazia berdinak direnik. Horren adibide daude Ingalaterra eta Frantzia  Europa zentralean, edo mendebaldeko Europan azaldu ziren erregimenekin alderatuz gero.

Sobietar Batasunaren amaierarekin batera azaldutako demokrazia berrietan, politika, merkatuaren ekonomiara eta nazionalismo baztertuak dakarren  arazoetara baldintzatuta dago. Baina mendebaldeko demokraziak aldiz, ekonomia, globalizazio, multikultura, eta teknologia berriei baldintzatuta dago.Hau da, demokrazia, desberdina izan daiteke aurre egin behar dien arazoen arabera.

Robert A.Dahl-ek esan duen bezala, demokrazia, ideia eta praktika instituzional multzo bat da Greziatik etorritakoa orainaldia arte dagoena eta zenbait pentsamendu politiko elkartu izan ditu historian zehar, aldatuz joan direnak. Zenbait alditan, inkongruenteak dira, eta zenbait arazo ekartzen dituzte non soluziorik ez duten ematen. Sistema demokratikoaren eratzaile nagusiena, Solón izan zen, sistema aristokratikoa zapaldu egin zuen eta demokrazia ezarri zuen, hau da herritarren gobernu bat. Lehen zegoen herriaren kontzeptua, oso desberdina zen gaur egun daukagun herriaren kontzeptuarekin konparatuta. Lehen esklaboak, atzerritarrak eta Greziakoak ziren  gurasoak ez zuten guztiek, baztertuta bizi ziren. Praktika demokratikoak gauzatzeko, aldizkako bilerak egiten ziren eta neurri garrantzitsuenak betetzen zituzten herritarrek hartzen zuten parte. Hauek nortzuk izango ziren magistratuak, erabakiak hartuko zituztenak aukeratzen zituzten.

Platón, gobernu formak, 5 zatitan banatu zituen; aristokrazia, timokrazia, oligarkia, demokrazia eta tirania. Eta Aristotelesek aldiz, 3 forma klasikoak adierazi zituen; monarkia, aristokrazia eta politika.

Baina monarkiaren jaitsierak, erromatarren garaipena ekarri zuen eta horrekin errepublika. Honek, ideia demokratikoak zabaltzea ekarri zuen baina ez zen asko iraun Erromaren ezaugarri propioak ez zutelako asko lagundu.

Erdi Aroan, monarkiaren eskubide jainkozalearen garaia bilakatu zen. Hipotesi hau, Santo Tomas de Aquino burutu zuen non bere ideologia politikoa, tronuaren eta aldarearen bilketan oinarritzen zen.

XII.mendetik aurrera, doble eboluzio baten ondorioz, sistema monarkikoa atzera egin zuen.

XVI. eta XVIII pentsamendu politikoaren eboluzioari esker, demokraziaren aldeko argumentuak gehitzen joan ziren.

Eta XVIII.mendetik aurrera formulazio filosofiko berriak agertu ziren eta sistema politikoan eragina izan zuten. Hume Hobbes eta Locke, indibidualismoaren eta liberalismoaren printzipioak ezarri zituzten. Locken ustez, eskubide naturalak estatuaren gainetik egonda, ukiezinak ziren.

XVIII. mendeko beste pentsalari batzuk, adibidez, Montesquieu boterea hirutan banatzearen garrantzia azpimarratu zuen; judiziala, legislatiboa, eta exekutiboa. Eta Rousseau, legitimitatea herritarrak eukitzearen garrantzia ere azpimarratu zuen, hau sistema demokratikoa defendatzen zuen.

Burgesek, pentsakera filosofiko hauek erabili zituzten erasoak egiteko gai publikoen kontra. Eraso hauek, alde monarkiko-aristokratikoaren partetik egin ziren baina alde liberal-monarkikoaren partetik ere egin ziren.

Bretainia Handia izan zen lehena iraultza liberala egin zuena (1688-89) eta horrekin errepublika hasi zen. Honekin, aristokraziaren pribilegioak murriztu egin ziren eta herritarrei gai publikoetan parte hartzeko aukera eman zitzaien. Beste bien iraultza handiak mende bat geroago egin ziren Ipar Amerikan eta Frantzian.  XVIII. mendeko transformazio ekonomikoak, burgesei botere politikoa jaulkitzera behartu zuen eta hau, aldakuntza politiko filosofikoei esker gertatu zen.[8]

  1. (Gaztelaniaz) «¿Indicadores de la calidad democrática o de la democracia mainstream?» CELAG 2018-04-07 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. a b «Democracia: Concepto, Tipos, Objetivo, Surgimiento y Aplicación» concepto.de (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Tipos de gobiernos democráticos» www.ehowenespanol.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. «Elecciones Indirectas —» aceproject.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Los 6 tipos de Democracia y sus características» psicologiaymente.com 2017-06-02 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  6. (Gaztelaniaz) «La evolución de la democracia a lo largo de la historia» www.revistadelibros.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  7. Little, David. Democracy and developmnet. .
  8. «frame1» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).