Violeta Barrios de Chamorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Violeta Barrios de Chamorro

Nikaraguako Presidentea

1990eko apirilaren 25a - 1997ko urtarrilaren 10a
Daniel Ortega - Arnoldo Alemán
Bizitza
JaiotzaRivas (Nikaragua)1929ko urriaren 18a (94 urte)
Herrialdea Nikaragua
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Pedro Joaquín Chamorro Cardenal  (1950eko abendua -  1978ko urtarrilaren 10a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOur Lady of the Lake University (en) Itzuli
Blackstone College for Girls (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Opposition Union (en) Itzuli
violetachamorro.org.ni

Violeta Barrios de Chamorro (Rivas, 1929ko urriaren 18a) nikaraguar politikaria da. Errepublikako presidente izan zen 1990ko apirilaren 25etik 1997ko urtarrilaren 10a arte. Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Joaquín Chamorro kazetari eta politikariarekin ezkondu zen 1950ean, eta Somozotarren diktaduren aurka jardun zuten La Prensa egunkariaren orrietatik. 1978an, Chamorro hil zutenean, Violetak hartu zuen bere esku La Prensaren ardura, eta somozismoaren aurka jarraitu zuen.

Iraultza Sandinistak Anastasio Somozaren erregimena garaitu zuenean Berreraikuntza Nazionalerako batzordeko kide izan zen. Laster utzi zuen kargu hori, sandinistei marxista izatea egotzita, eta antisandinisten ahots nagusi bihurtu zuen bere egunkaria. 1990eko hauteskundeetan sandinisten aurkako UNO koalizioaren hautagaia izan zen, eta inkestek kontrakoa zioten arren, irabazi egin zituen. 1997an utzi zuen agintea, Arnoldo Alemán eskuindarraren aurka hauteskundeak galdu ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Nikaragua
Artikulu hau Nikaraguako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.